2020, Frantzia, 36min
Zuzendaria: Antoine Girard
Estatu mailako estreinaldia
Antoine Girard parapentelaria eta 2019ko bere balentria: Andeetako lehen zeharkaldia, Txiletik Argentinara, bibak hegaldian. Mendiari eta eguraldi baldintzei egingo die aurre bidaia iniziatiko horretan. Bakarkako abentura bat, zeharkaldi hori osatzen lehenak izan ziren posta hegazkinen 1918ko ibilbidea jarraituz, eta tartean Aconcaguako gailurra (6.962 metro) gainditzen saiatuz.