2019, Korea, 90min
Zuzendaria: Minchul Kim
Estatu mailako estreinaldia
2009 eta 2013 urteen artean, Himalaiako lau espedizio korear handinahietan kamerari gisan aritu zen Iljin Lim. Sekula inork burutu gabeko erronketan murgildu ziren garaiko mendizale korear puntakoenetako batzuk aitorpena eta ospea zuten amets, baina heriotza aurkitu zuten. Ondorio tragikoak izan zituzten espedizio horiek grabatzen aritzeaz gain, mendizale bat gehiago bihurtu zen Iljin Lim, baina bidaiak harentzat ere ez zuen itzulerarik izan.