2020, Espainia, 37min
Zuzendaria: Santiago Ron
Nazioarteko estreinaldia
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak eta Didac Costa nabigatzailea 2T ezizenaz ezaguna den haur batekin eta bere familiarekin elkartu dira, gaixotasun neurodegeneratibo larri bat tarteko dela. Elkarrekin gogoeta egiten dute natura, gure hauskortasuna, oztopoak gainditzeko gaitasuna, arriskuak, grinak, norberarekiko leialtasuna, konpromisoa, elkartasuna, talde indarra, heriotza eta zorionaren bilaketaren inguruko kontakizun hunkigarri eta biluzi batean, bizitzeko arriskua hartuz.
Ideia eta gidoia: Mikel Renteria
Ekoizlea: Fundación The Walk On Project (WOP)