2020, Eslovakia, 63min
Zuzendaria: Pavol Barabáš
Estatu mailako estreinaldia
Eslovakiako lagun talde batek erronka itzela du: munduko ur-jauzirik handienak rapelatu nahi dituzte. Reunion uharteko True de Fer eta Bras Magasin, Hegoafrikako Tugela, eta Venezuelako Amazonian Salto Angel. Eta duda izpirik gabe, azken horrek eragiten die zirrara gehien. 2018 hasieran joan zen taldea bertara, euri sasoi betean, ur-jauziak emari izugarria zuenean. Gainera, erronkari aurre egiteko, gonbidatu berezi bat izan zuen taldeak: 1997an Salto Angel rapelatzen lehena izan zen Becko Ondrejovic.