2019, Erresuma Batua, 28min
Zuzendaria: Keith Partridge
Estatu mailako estreinaldia
Itsua da Red Széll. Horrek ez du atzenduko, ordea, Am Buachaille haitz-zutabe ikonikoa eskalatzeko proiektuari ekiteko orduan. Eskoziako kostaldean hiru dira tankera horretako orratzak, itsasoan zutunik agertzen direnak, eta beste biak eskalatu ditu jada: Old Man of Hoy eta Old Man of Stoer. Trilogia osatzeko bidea oztopoz betea egonik ere, lagun eta soka-kide fidelen babesean egingo du aurrera Redek.