2019, Espainia, 71min
Zuzendaria: Daniel Fernández Cañadas
Estatu mailako estreinaldia
8 urterekin, Jon Santacanari endekapenezko gaixotasun bat diagnostikatu zioten, eta pixkanaka ikusmenik gabe geratu zen. Iragarpen guztien aurka eta gorputzaren mugak muturrera eramanez, Jon historiako eskiatzaile onenetakoa bihurtu da: urrezko 2 domina eta zilarrezko 4 Joko Paralinpikoetan. Ia ikusmenik gabe, 120 km/h-ko abiadan jaitsierak burutu ahal izateko gako nagusia Miguel Galindo gidari eta bidelaguna izan da, 17 urteko ibilbide oparoan.