2021, Italia, 34min
Zuzendaria: Alessandro Beltrame & Hervé Barmasse
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Bidaia liluragarri bat munduko mendi esanguratsuenetako baten gailurrera: Cervino/Matterhorn. Herve Barmasse italiar alpinista ospetsuak mendiko istorioen gidari eta kontalari lanak betetzen ditu 'La Cresta del Leone' bide zailean gora gailurreko 4.478 metrotaraino egiten duen bitartean. Mendia lehen aldiz igo zutenen istorio harrigarriak kontatzen ditu, Edward Whymper eta Jean Antoine Carrelen istorioak, bai eta Walter Bonattik nahiz Barmassek berak egindako bakarkako lehen igoeren bizipenak ere.