2021, Slovakia, 64min

Zuzendaria: Pavol Barabáš

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Zoltán Demján alpinista eslovakiarrak bi zortzimilako kateatu zituen botilaratutako oxigenorik gabe 1984an. Lehendabizi, Lhotse Sharren hego-mendebaldeko horma eskalatu zuen, eta ondoren, Everesteko hego pilarea. Balentria haren ostean, ordea, eguraldi baldintzek okerrera egin eta jaitsieran gorriak ikusi zituen. Handik lau urtera, 1988an, ordea, beste balentria bat gehitu zuen: Dhaulagiriko tontorrera igo zen hego-mendebaldeko ertzetik, estilo alpinoan. Lorpen hark bizitza errotik aldarazi zion.