2022, Espainia, 50min
Zuzendaria: Javier Álvaro
Patagonia planetako leku ezkutuen eta hezigaitzenetako bat da. Lur honetan, haizeak basatiak dira eta eguraldi-aldaketak ustekabekoak. Baina edertasun itzela duen leku ere bada, esploratzaileak eta abenturazaleak liluratu izan dituena ezagutu zenetik. Alberto Iñurrategi, Martin Pala eta Juan Mari Iraola dira horietako hiru. Hango paisaien eta, jakina, mendien ikusgarritasunak erakarri ditu, bereziki Cerro Torrek. Erakarpenari, sentimenduei eta kontraesanei buruzko istorio bat da hau.