2022, Erresuma Batua, 56min
Zuzendaria: Alastair Lee
Eskoziako neguko eskaladaren historiako denboraldi gogorrenetako batean, Guy Robertsonek eta Greg Boswellek lehen igoera apartak egingo dituzte agertoki ikusgarrietan: An Teallach, Glen Coe, Ben Nevis, Craig Meagaidh eta Cairngorms mendietan, besteak beste. Simon Richardson eta Helen Rennarden testigantzek laguntzen diote eskalatzaileen ekintza zirraragarriari. Eskoziako eskaladaren historia aberatsean sakondu eta hango negua hain berezi zerk egiten duen aztertzen dute.