2022, Australia, 53min
Zuzendaria: Michael Dillon
Christopher Harris haurtzarotik izan zen bihurri xamarra, sehaskatik kanpora ihes egiten zuen eskalatuz. Lau urte zituela haitzean eskalatzen zuen, eta mendiak igotzen hasi zen. Hamahiru urterekin, berriz, Australia, Zeelanda Berria, Afrika eta Europako mendirik garaienak igo zituen. Hamabost bete orduko, Aconcagua igo zuen, Everest baino 1.800 metro baxuagoa baino ez den mendia. Igo ote zitzakeen falta zituen metro horiek? Hamabost urterekin Everest igotzeko gai izan ote zitekeen? Aita eta biak hori argitzera abiatu ziren.