1992, Australia, 59min
Zuzendaria: Michael Dillon
Tim Macartney-Snape alpinista Everest gailurrera oxigenorik gabe igo zen 1984ko udazkenean. Halakorik lortutakoen zerrendan 16.a izan zen. Haren lagun Michael Dillon zinegilea, ordea, ez zuen balentria hark harritu. Hala esan zion: “Hara adiskide, lorpen polita da zeurea, baina ez duzu guztiz ongi egin. Mendiaren garaiera itsas-mailatik neurtzen da, beraz behar bezala igo duzula esan ahal izateko handik abiatu beharko zenuke”. Macartney-Snape izan zen hori lortzen lehena, 1990ko udaberrian. “Everest Sea to Summit” berriro inork egin ez duen epopeia haren istorioa da. Mendiko zinemaren historian izan den filmik sarituenetakoa.