2022, Alemania, 28min
Zuzendaria: Frank Kretschmann & Tom Dauer
Alpeetako sei ipar horma handiak: Grosser Zinne, Piz Badile, Matterhorn, Eiger, Petit Dru eta Grandes Jorasses. Roger Schäli suitzarrak eta Simon Gietl hego-tiroldarrak hainbatetan igo dituzte, baina amets berri bat dute: hasi eta buka, denak kolpe batean eskalatzea, gailurren arteko distantziak beren kabuz osatuz. 1.100 kilometroko distantzia, 30.770 metro gorantz eta 29.470 metro beherantz, errepideko bizikletetan, oinez, sokekin eta parapentean.