2021, Kanada, 43min
Zuzendaria: Heather Mosher
Elur-jausi batek bere lagunik onena hil zuen izotzetan eskalatzen ari zirela, eta gertaera hark txiki-txiki eginda utzi zuen Sarah Hueniken atleta profesional eta mendi gidari ezaguna. Mendietan duen bizitzarekin berriz bat-egiteko ahaleginean, erronka handi bat egingo du bere: British Columbiako urrutiko eremu batean neguko eskaladako hiru bide gogor egun berean gainditzea. Alabaina, halako balentria handiak lagungarri izan arren, mendiko trauma gainditzea haragoko prozesua da.