2021, Argentina, 21min
Zuzendaria: Delfina Carlota Vazquez
Mexikon bizitako garai baten egunerokoa eta Popocatépetl sumendiaren erretratua. Konkistan, Mexikoko iraultzan, EZLN-ren altxamenduan eta gaur egungo eztanda feministan, sumendiak bere erupzioekin erantzun zion irakinaldi sozialari. Mendi batek gogora dezake? Kraterretik ateratzen den keak bihotz bihurri eta itoa erakusten du; zeruertzean marrazten duen lerroan orbain bat ikusten dut.