2022, Frantzia, 93min
Zuzendaria: Mikey Corker
XIX. mendeko altxor-ehiztari batzuen eguneroko batek bidaia liluragarri bat piztuko du, Ozeano Atlantikoko urruneko ur arriskutsuetan olatu mitiko bat aurkitu eta surfeatzeko. Matt Knight patroi ospetsuak edozer emango luke halako eskualde esploratu-gabeetara bidaiatzeko. Bizitza osoa darama emozioen bila, beti ezinezkoaren mugaren ertzean. Antzera gertatzen zaio Andrew Cotton olatu handien surflari bikainari ere. Lagunekin eta senitartekoekin eskifaia osatu eta Hecate katamaranean joko dute “olatu perfektuaren” bila.