Hautatu hizkuntza
Haurrentzako ekitaldi bat, ipuinak, antzerkia, musika eta proiekzioak uztartuz. Giro "magikoa" sortuko da, umore ukituekin batera, txikienak eta haien familiak eskutik hartu eta irudimenaz hegan egiteko gonbitea luzatuz.
Istorio bat, Les Bobè-Bobé konpañiako kideek antzeztua, eta hura harilkatzeko lau pelikula:
LEIZETA (Ion Fontela, dokumentala, 8 min, euskaraz): Ataungo (Gipuzkoa) haitzulo bat da Leizeta. Bertan, zientziaren eta magiaren elkargunea ezagutuko dugu Garazi, Naiara eta Alaitzen eskutik.
CHIMBORAZO (Keyla Cepeda, 7 min, animazioa, hitzik gabea): Chimborazo sumendia Ecuadorren, han jada zahartzaroan den izotz-biltzaile edo hielero bat, gizakion ustezko aurrerapenek naturan egindako kaltea nozitu duena.
FALLIN’ (Carlos Navarro, 10 min, animazioa, hitzik gabea): Neguko espiritua alderrai dabil, eta Udazkeneko Espirituak lagunduko dio bidea aurkitzen.
SPRING (Andy Goralzcyk, animazioa): artzain neskato batek eta haren txakurrak arbasoen izpirituei.
Ataungo artadiaren erdian kokatzen da Leizeta barrunbea. Haitzuloetako egiturak nola sortzen diren azalduko digute Garazik, Naiarak eta Alaitzek, eta saguzarrak babestearen garrantziaz ere hitz egingo digute. Zientziaren eta magiaren elkargunea ezagutuko dugu haien eskutik, ingurune hau betiko babestu dezagun.
Chimborazoko izotz-biltzaile edo hieleroek, beren herria hornitzeko izotza apur bat txikitzearen ordainetan, ehunka urtez jasan dute Ekuadorko Andeetako sumendi horren zakartasuna. Gaur egun, desagertzeko zorian dagoen lanbidea da, Baltazar Ushca da horretan aritzen den azkena. Zahartu den arren, egunero oinez osatzen du, ordu luzez, Chimborazo sumendiaren glaziarrerainoko bidea, handik izotz bloke handiak ateratzeko, eta hiri hurbilenean saltzeko.
2023, Espainia, 10min
Zuzendaria: Carlos Navarro
Oharkabean, berea ez den urtaro batean esnatuko da Neguaren Espiritua. Ezaguna ez zaion horretan edertasuna aurkitzen ikasi beharko du, bere aurreiritziak alde batera utzi eta ziklo aldaketak onartuz. Udazkenaren Espirituaren berotasuna jasoko du, Omako basoan eta Iratiko oihanean inspiratutako paisaietan.