Hautatu hizkuntza
Ostirala abenduak 6 – 19:30 Euskalduna - Auditorio
K2, mendebaldeko ertza, estilo arinean. Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajimaren ibilbide distiratsuko ginda izan bide zena, tragedia bihurtu zen joan zen uztailean.
“Gora Mendi!” batekin hauspotu zigun fantasia hura Kazuya Hiraidek, duela urtebete, Bilbon. Balizko aukera ilunen artean zegoen istripuarena, eta bere ilunean, hala gertatu zen.
Iazkoa bigarren egonaldia zuen Mendi Filmen. Rope filmaren nazioarteko estreinaldia burutu eta bidenabar Ternuaren ordezkaritza lanak fin bete zituen. Etxekotzat daukagu, hala sentitzen zen bera ere.
Arin bekizue lurra, Kazuya eta Kenro lagunak.
Ekitaldira joan |
EUSKADIKO ETA NAFARROAKO FEDERAZIOEK
Ostirala abenduak 6 – 19:30 Euskalduna - Auditorio
2024ko WOP Mendi Film Saria Euskadiko eta Nafarroako Federazioek jasoko dute. Mendizaletasunari eta mendiko baloreei eginiko ekarpen historikoa aitortuko zaie haien sorreraren mendeurreneko ospakizunekin bat eginez.
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi elkarteek sustatuta, 1924ko maiatzaren 18an sortu zen Euskal Herriko Mendizale Federazioa, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenez, Elgetan. Gaur egun, Euskal Mendizale Federazioa (Euskal Autonomia Erkidegokoa) eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa, elkarlanean ari dira organo iraunkor baten bidez, Euskal Herriko Mendi Biltzarra (EHMEBI) deitu dutena.
WOP Mendi Film Sariaren Palmaresa:
• Edurne Pasaban (2023)
• Eduardo Martínez de Pisón (2022)
• Sebastián Álvaro (2021)
• Fundación Baltistán Fundazioa (2020)
• Nives Meroi e Romano Benet (2019)
• Juanjo San Sebastián (2018)
• Peter Habeler (2017)
• Sir Chris Bonington (2016)
• Josep Manuel Anglada (2015)
• Drawn film by Jeremy Collins (2014)
Ekitaldira joan |
SILVO KARO
Larunbata abenduak 7 – 16:00 Euskalduna Sala OD
Nire alpinista ibilbideak hirurogeita hamarreko hamarkadatik milurteko berriko bizitza azkarrera eraman nau: Patagoniako ekaitz basatiak, Himalaiako eremu amaigabeak, zerua zulatzen duten Karakorumeko granitozko gailurrak, Groenlandiako ortzi-muga, Indiako montzoiak, Yosemiteko horma bertikal handiak, eta Juliotar Alpe ederrak. Mendietako hormetara energia eta erritmo berriak ekarri zituen rock and roll belaunaldiko kidea nintzen. Konpromisoa, ausardia, ilusioa eta adiskidetasuna izan ziren Hiru Mosketarien ondasunak: Franček Knez, Janez Jeglič eta hiruok. Fitz Roy, Cerro Torre, Egger dorrea eta Bhagirathi horma handiak izan ziren nire ibilbideko aipagarrienak, Himalaiako erraldoiak eta 8a mailako kirol eskalada barne. Abangoardiako alpinismoaren joerak jarraitu nituen, eta horrek, eskaladan, estilo arin eta azkarrarekiko zaletasun handia izatera eraman ninduen.
Ekitaldira joan |
SEBASTIÁN ÁLVARO
Igandea abenduak 8 – 16:00 Euskalduna Sala OD
Sebastián Álvarok bizitza oso bat darama ezinezko erronken muga ertzean, eta Espainiako alpinismoaren eta abenturaren erreferente bat da. Al Filo de lo Imposible telebista-saioarekin pasio hori estatuko etxe guztietara eraman zuen. Sei kontinenteetako ehunka mendi eskalatu ditu, haietako batzuk lekurik urrunenetan, espedizio oso sakrifikatu, zail eta konprometituetan. Baina errazagoak eta irisgarriagoak diren beste hainbat mendi ere igo ditu, etxetik gertu, leku kuttunak. Liburu hau pasio horren emaitza da. K2, Cerro Torre edo Chogolisa bezalako mendi liluragarrienetan barrena, kontakizun intimo eta hunkigarri bat egiten du, irakurlea piztuz. Ezinezko diren erronken ertzean pasatako bizitza baten kontakizuna, bere libururik pertsonalena.
Ekitaldira joan |
RENAN OZTURK
Igandea abenduak 8 – 19:45 Euskalduna - Auditorio
IAMF 2024 Sari Nagusia Renan Ozturki eman zaio. Jabier Baraiazarra IAMFko presidentea Telluriden izan zen Mountainfilm jaialdiko sari banaketa ekitaldian, maiatzean, eta han eman zion saria Ozturki.
Renan Ozturk eskalatzailea, espedizioetako dokumentalista eta fotokazetaria da. Bere pelikula arrakastatsuenen artean, nabarmentzekoak dira:
• Meru: argazkilaritza eta gaitegiaren zuzendaria izan zen, eta Publikoaren Saria irabazi zuen 2015eko Sundance Zinemaldian.
• Sherpa: argazki-zuzendaria eta zuzendarikidea izan zen han.
• The Last Honey Hunter, Nepalgo Hongu ibaiaren haraneko ezti-biltzaileei buruzkoa, desegiten ari den bizimodu baten aldeko requiem bat da, eta izpiritu erresistenteari egindako aitortza bat.
• The Sanctity of Space: Bradford Grouburn esploratzaile, alpinista eta argazkilari ospetsuari egindako omenaldi gisa sortutako pelikula da.
Mendi Filmen, Renan Ozturk-ek Taylor Rees eta Jay Macmillanekin batera zuzentzen duen The Ghosts Above film bikaina programatuz ospatu dugu saria.
Ekitaldira joan |
KARLOS ARETXABALETA "TXAPEL"
Ostirala abenduak 13 – 16:30 Euskalduna Sala OC
Imajinatu eskalatzaile edo mendizale ezagun baten aurrean zaudela, miresten duzun baten aurrean. Imajina ezazu garagardoa daukazuela eskuan, irribarrea aurpegian, eta ahotik hitzak jariatzen direla, esfortzurik gabe, konfiantza osoz, hurbilak, lagunak. Imajinatu euren istorioetan sar zaitezkeela, euren bizitza eraiki duten pasadizoetan. Eta ondoren, entzun eta partekatutako guztia biltzen duzula, errealitateak fikziozko eszenatoki bihurtuta, eta liburu batean gordetzen duzula irudikatu. Bada, horixe egin du Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak, Txapelek. Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Oihana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi, Iñigo Basterra... horiekin guztiekin, besteak beste, solasalditan ibili da. Haien ondotik ibiliko gara oroitzapenen bidezidorretatik, oso urruneko herrialdeetatik eta inguru hurbiletatik ere. Hitzaurrea Juanra Madariagaren eskutik datorkigu; azken hitza, berriz, Ioritz Gonzalez Lertxundik jarri du. Izarren eta haitzen arteko bidaia da liburua.
Ekitaldira joan |
THOMAS HUBER
Larunbata abenduak 14 – 12:00 Euskalduna Sala OD
Thomas Huberren zuzeneko hitzaldi berria, bere azken liburuaren aurkezpenarekin batera. Ibilbide bikain eta luzea duen eskalatzaile eta muturreko mendizalea da, arrakasta handiak lortu ditu, hala nola lehen igoerak eta espedizio ikusgarriak, baina porrotak, istripuak eta gaixotasunak ere jasan ditu. Bere mugan dagoenean, porrota bertute bihurtzen du eta beti aurrera egiten du. Bere hitzaldia Huber anaien Huberbuam munduan murgiltzen den bidaia basati eta gogoetatsua da. Bere anaia Alexander planifikatzaile arrazional eta analitikotzat hartzen den bitartean, Thomas, bi urte zaharragoa, ameslari euforikotzat hartzen da, kaotiko samarra eta idealista. Mundu osoko hainbat mendi eta gailur igo izan dituen bikote jator eta beti motibatu gisa ezagutzen dira eskaladaren munduan.
Ekitaldira joan |